Gaur izango da herriko gazte lokalen bizikidetza gida egiteko azkenengo batzarra, Kultura Etxean, 19:00etan

Lokaleku 3

Herriko gazte lokalen bizikidetza gida sortzeko Bermeoko Udalak ‘LokaLeku’ parte hartze prozesua martxan jarri dau ‘Bermeon Erabaki’ ekimenaren barne. Helburua da gazteen lokalen erabilerarengaitik sortu ahal diran arazoak ekiditea eta, era berean, auzokide eta gazteen arteko hartu-emona sendotzea eta herriko gazteek erabiltzen dabezan lokalen egoera egokia izatea. Parte hartze prozesu honetara herritar guztiak gonbidatuta dagoz, baina, batez be, lokalak erabiltzen dabezan gazteak, lokalen auzoetako bizilagunak eta lokalen jabeak.

Lehenengo fasean gazteen lokalen diagnostikoa burutu da eta bigarrenenean, barriz, herritarren eritxiak eta egoera ezagutzea izan da helburu nagusia, besteak beste, lonjek daukien erabilera, gazteen eredu eta aisialdi aukerak eta bizilagunek lokalen fenomenoa zelan bizi daben. 

Azken fasean, herriko gazte lokalen bizikidetza gida adostuko da. Horretarako, batzar ugari burutu dira jadanik herriko gazte, auzokide, jabe eta udal ordezkari eta teknikariekaz. Azken batzarra gaur, EKAINAk 12, izango da Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, 19:00etan.

LokaLeku parte hartze prozesuari buruzko informazinoa zabaltzeko kartelak jarri dira eta http://www.bermeokoudala.net, facebook.com/bermeonerabaki. Horrezaz ganera,  bermeonerabaki.wordpress.com-en horren inguruko informazino guztia lortu ahal izango da eta Gizarte eta Kultura Etxean kokatuta dagoen Gazteentzako Informazino Zerbitzura (GIZ) be jo ahal da informazinoa eske (Tel.: 94 617 91 58).

 

bermeonerabaki -ri buruz

Bermeon Erabaki. Herritarrok erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua.
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina