Gogoratu: ‘LokaLeku’ren batzarra bihar

GAZTE, AUZOKIDE ETA JABEEN ARTEKO BATZARRA BIHAR, EKAINAREN 5EAN, ‘LOKALEKU’ PARTE HARTZE PROZESUAREN BARNE

 

Herriko gazte lokalen bizikidetza gida sortzeko Bermeoko Udalak ‘LokaLeku’ parte hartze prozesua martxan jarri du ‘Bermeon Erabaki’ ekimenaren barne eta egin dira jadanik hainbat batzar. Bihar, ekainaren 5ean, beste batzar bat egingo da lokalen jabeekin, auzokideekin, gazteekin eta udal ordezkari eta teknikariekin 19:00etan Gizarte eta Kultura etxean. “Batzar honetan denon artean hasiko gara bizikidetza gida adosten”, nabarmendu de Bermeoko Udalak.

 

Udalak gogoratu duenez, parte hartze prozesu honen helburua da gazteen lokalen erabilerarengatik sortu ahal diren arazoak ekiditea eta, era berean, auzokide eta gazteen arteko hartu-emana sendotzea eta herriko gazteek erabiltzen dituzten lokalen egoera egokia izatea.

 

Horretarako, Bermeoko Udalak gazte-lokalen erabilera egokia izateko gida bat egitearen beharra ikusi du eta hori herritarrekin batera sortu nahi du. Hortaz, interesa duten pertsona guztiei ‘LokaLekun’ parte hartzera animatu nahi die, “guztion ekarpenak eta iritziak beharrezkoak direlako”.

bermeonerabaki -ri buruz

Bermeon Erabaki. Herritarrok erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua.
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina