Kultura eta nortasuna

“Kirola eta euskara” mahai ingurua Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

2013-05-16 @ 19:08 Euskal Kultur Mintegia

Euskal Kultur Mintegia, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasle-taldea da, 2009an sortua. Gure helburua, batez ere unibertsitate-mailan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea da, eta urte osoan zehar, horrekin lotuta hainbat motatako ekitaldiak antolatu ohi ditugu: hitzaldiak, mahai-inguruak…

Hau horrela izanik, datorren maiatzaren 22rako proposamen batekin gatoz. Kirol zalea al zara? Badakigu kirolak pisu handia duela Euskal Herrian; hain zuzen ere, gure kulturaren zati garrantzitsua da. Baina ba al dakizu zein leku duen euskarak bere herriko kiroletan? Zein leku du euskarak kirolarien artean? Nola tratatzen dituzte euskal hedabideek kirol-albisteak?

Galdera horiek erantzuteko asmoz, kirol munduarekin eta euskararekin lotura estua duten gonbidatuak izango ditugu gurekin, hain zuzen ere Euskal Kultur Mintegiak mahai-inguru bat antolatu baitu datorren asteazkenean, maiatzaren 22an, Kirola eta Euskara izenburupean.

Hona hemen gonbidatuak:

Libe Altuna, Bera-Bera eskubaloi-taldeko jokalaria

Mikel Astarloza, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia

Arritxu Iribar, Euskadi Irratia-ko kazetaria.

Atsegin Odriozola, Zumaiako Telmo Deun nesken arraun-taldeko kidea

Mahai-ingurua Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean izango da, Arrupe eraikineko 004 gelan, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Bertara hurbiltzen zaretenok aukera izango duzue mahai-inguruko gonbidatuei zeuen galderak egiteko.

Azkenik, garbi utzi nahi dugu Deustuko Unibertsitateko ikasle eta langileentzat ez ezik, beste guztiontzat ere ekitaldi irekia izango dela! Euskarak kirol-mailan duen lekua zein den jakin nahi baduzu, ez galdu aukera hau! Anima zaitezte!

izengabea

Herrian sute ikaragarrixe izan zala ia hilabete igaro ondoren, bertan behera utzi behar izan gendun kirola taldeko batzarra  berreskuratu guran barriro gatoz parte hartze prozesua martxan ipintzen.

Dakizunez, Bermeon Erabaki parte hartze prozesuaren barruan 3 saio egin doguz KIROLAren gaia lantzen eta saio hauetan zehar gaia lantzeko pausu desberdinak eman doguz: lehen, guztion artean herriko egoeraren diagnosia eta gero, diagnosian sakondu eta proposamenak egin. Honegaz batera atxekituta duen dokumentuak jasotzen dau saio guzti hauetan landu dogun guztia, herritar eta Udalaren arteko elkarlanari esker.

Kirolaren azken dokumentua

Orain, gai hau amaitzeko azken batzarrera etortzeko gonbidapen hau luzatzen dogu, datorren barikuen Maiatzaren 10ean arratsaldeko 7:30an izango da Kultur Etxean.

Bariku arte!

deportes

Dakizunez, Bermeon Erabaki parte hartze prozesuaren barruan 3 saio egin doguz KIROLAren gaia lantzen eta saio hauetan zehar gaia lantzeko pausu desberdinak eman doguz: lehen, guztion artean herriko egoeraren diagnosia eta gero, diagnosian sakondu eta proposamenak egin. Honegaz batera atxekituta duen dokumentuak jasotzen dau saio guzti hauetan landu dogun guztia, herritar eta Udalaren arteko elkarlanari esker.

Kirolaren azken dokumentua

Orain, gai hau amaitzeko azken batzarrera etortzeko gonbidapen hau luzatzen dogu, datorren barikuen Apirilaren 12an arratsaldeko 7:30an izango da Kultur Etxean.

Bariku arte!

MindeguiaB

Gaurko (2013-03-15) antolatuta egoan batzarra atzeratu da. Parkatu eragozpenak.

Kirolaren gaia landu du Kultura eta Nortasuna lan taldeak. Hainbat proposamen egin ditu arlo ezberdinetan: kirol ekipamenduak, emakumea eta kirola, eskola kirola… Hurrengo batzarra martxoaren 15ean, barikuan, 19:30ean izango da eta proposatutakoak lantzen eta aztertzen jarraituko da.

kirola

Nola egin herritarra inplikatzeko?

Datorren barikuen Otsailaren 15ean, arratsaldeko 7:30an, KIROLA gaia lantzen jarraituko dogu Kultur Etxean. Azken batzarreko akta onartu eta hurrengo puntu hauek landuko doguz:

2013-01-25ean egindako bilerearen akta

•Kirolaren inguruko diagnosia garbira pasata eramango da eta behar bada ekarpen gehiago gehitu.
•Kirolaren inguruan udalari proposamen zerrenda bat egiten hasiko gara.
Bariku arte! Ondo segi!

kirola

Urtarrilaren 25ean burututako batzarrean honako gaiak aztertu dira: kirol elkarteak, kirola eta emakumeak, kirola eta euskara, eta kirol ekipamenduak. Hurrengo bilera otsailaren 15ean, 19:30ean izango da. Gaia: zer behar da Bermeon kirolaren egoera hobetzeko?

2013-01-25eko akta

kultura

Barikuan urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 7:30an, Kultura eta Nortasun lan taldeak batzarra izango dau kultur etxean. Aurrekoan, gure herrian KIROLA ze egoeran dagoen aztertzen egon gara, ekarpenak egin ditugu eta gure zalantzak be agerian ipini doguz. Kezkatuta gauz ze batzarrera udaletik esan inor etorri ezta herriko kirol zaliek bez ezta kirol taldeetako inor be esan agertu.

Oraingoan deia egiten dogu hemendik,bai udal ordezkari zein herriko kirol zaliei etortzeko barikuen batzarrara, danon artean herriko kirol jarduerak hobetzeko eta proposamenak udalera bidaltzeko azterketa egitera. Horretarako gonbidapenak luzatu doguz.

Erdu eta parte hartu!

Bermeon erabaki parte hartze honetan barikuen elkar ikusiko dugulakoan, har ezazu agur bero bat.

Bariku arte! Ondo izan!

Herri lasterketa 2012

Abenduaren 14ko akta

OHARRA

Datorren barikurako prestauta euki dogun Kultura eta Nortasuna parte hartze taldearen batzarra, atzeratzea erabaki dogu, Urtarrilaren 25ean arratsaldeko 7:30era, ze bariku honetan kirolagaz lotuta dagoen ekintza bat egingo da Nestor-eko Areto Nagusian:

Julen Urdaibaik  ‘143 arrantzale kilometro’  izeneko hitzaldia emango du urtarrilaren 18an Nestor Basterretxea aretoan
Izango dozue hurrengo batzarraren barri gehiago datozen egunetan. Parkatu sortutato eragozpenak.

cartel julen

Gogoratu: Kultura eta Nortasuna, Kultura Etxeko 2.4 gelan, urtarrilaren 18an arratsaldeko 19:30ean
Erdu eta parte hartu!!!

IMG_4790

Datorren bilera urtarrilaren 18an barikuan arratsaldeko 19:30ean Kultura Etxean izango da

Abenduko aktea ikusteko egin klik

Abenduaren 14ko akta

Abenduaren 14ean, barikuan, Bermeon erabaki parte hartze prozesuko Kultura eta Nortasuna lan taldearen batzarra izango dogu Kultura Etxean arratsaldeko 20:00etan eta bertaratutako herritarrek kirola sustatzeko ekimenei buruz hitz egingo dute, hau da, kiro jarduerak Bermeon nola bultzatzeari buruzko eztabaida izango dute. Hortaz, Kirolaren inguruan bere ekarpenak eta iritziak eman nahi dituzten herritar guztiek batzar horretan aukera izango dute.

Batzar honetan herritarrez eta udal ordezkariez gain, arlo honetan bermeotar kirolari ezberdinak edota kirol munduko profesionalak be parte hartuko dabe, guztion artean hain garrantzitsua den gai hau ahalik eta hoberen lantzeko xedearekin. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta zaudete batzar honetan parte hartzera.

Bariku arte!

Erdu eta parte hartu!

Kultura eta nortasuna lantaldearen batzarrean kirolari buruz hitz egingo da.  Bertaratuko garenok Bermeon kirola bultzatzeko jarduera ezberdinei buruzko eztabaida izango dugu. Kirolaren inguruan zure ekarpenak eta iritziak eman nahi badituzu, etorri batzarrera.

Bermeoko etorkizuna guztion artean marraztera gonbidatu gura zaitugu, zure kolorea ekartzea garrantzitsua baita.

Guztion iritziak beharrezkoak dira denon artean gure herria eraikitzeko: herritar, elkarte, enpresa eta udal ordezkari. Denok daukagu zer esana gure herria hobetzeko. Bakoitzak ahal duen neurrian, ekarpen guztiak dira garrantzitsuak, ahots guztiak errespetagarriak, gauza txikiak kontuan hartuta hartzen dira erabaki handiak .

ABENDUAREN 14AN

Ordua: 20:00

KULTURA ETXEAN

Martxoaren 9an egin genuen lan-talde honen lehenengo batzarra.

Hemen lantzen ditugun gaiak: herritar izaera, hizkuntza, jaiak, agenda, kultur etxea, hermanoak, kirola…

Atal honetan eskegiko ditugu aktak (beherago). Udaletxean ere eskatu ahal dituzu aktak, paperean irakurtzeko, Partaidetza sailari eskatuta.

Gaiaren inguruan zure iritzia emateko, idatzi hemen behean edo orrialde honetan: facebook.com/bermeonerabaki

Hurrengo batzarra: maiatzaren 14ean (astelehena) 20:00etan, kultur etxean.

Bertan, batez ere kultur gaiei buruz egingo da berba, programazioa, ondarea, ekipamenduak eta abar.

1.akta – kultura eta nortasuna – 12.03.09

2.akta – kultura eta nortasuna -12.03.27

3. akta – kultura eta nortasuna – 12.04.27

Utzi iruzkina