Ekonomia eta lan mundua

Martxoaren 11n egindako bilerearen aktea eta dokumentazinoa ikusteko hemen egin klik  2013-03-11ko akta

Datorren asteko astelehenean martxoaren 11an batzarra izango dogu arratsaldeko 7etan Kultur Etxean. Bertan landuko doguzen puntuek hauexek izango dira:

  • turismoaren gaineko egindako lan guztiaren dokumentua aurkeztu
  • Turismoaren Plan Estrategikoan zelan txertatu dokumentu hori.

puerta

Turismoa lantzen ari den ‘Ekonomia eta lan mundua’ lan taldeak Bermeoko turismoaren egoeraren inguruko argazki nahiko osatua atera dugu. Zerk erakartzen ditu bisitariak Bermeora? Zer eskaini ahal diegu? Zer nahi dugu bisitariak aurkitzea Bermeora etortzen denean? Zein irudi edo sentsazio hartzen dute? Nola edo zeren bitartez heltzen dira Bermeora? Non aurkitzen dute informazioa (interneten, liburuetan, gidetan…)? Zerk lotzen ditu Gaztelugatxe eta Bermeo? Nola baliatu ditzakegu lotura hauek turismoari dagokionean? Zertan hobetu dezakegu gure turismo eskaintza?

Galdera hauei erantzuten joan gara saio hauetan guztietan, eta azken saio bat eskaintzea erabaki dugu, martxoaren 11n, astelehenean. Azken bilera honetan egindako aportazio guztiek zein norabide hartuko duten, nora bidaliko ditugun eta non aurkeztu eta eztabaidatu nahi ditugun, adostuko dugu.

 san juan

Gaur otsailak 18, TURISMO taldearen batzarra 07:00etan izango da Kultur Etxean. KONTUZ ordua aldatu da!!

Datorren astelehenean, Otsailaren 18an, TURISMO taldearen batzarra izango dogu arratsaldeko 7:30an Kultur Etxean. Honegaz batera duez, batetik azken batzarraren akta bertan onartzeko eta, bestetik, landuko diren Aritz, Gaizka eta Ekaitzen proposamenen dokumentuak.

2013-02-01ean egindako bilerearen aktea

Gaztelugatxe Bermeogaz lotu- Proposamena

Storytelling edo zelan bete edukiz eta kontatu erraz Bermeoko turismo eskaintza

Hiru Zangotan – Proposamena

Ibilbide tematikoak – Proposamena

ibilbideak1_gr

Gaztelugatxe eta Bermeo lotu beharraren inguruan hitz egin du turismoa lantzen ari den Ekonomia eta Lan Mundua lan taldeak. Hurrengo bilera otsailaren 18an, astelehenean, 19:00etan. Gaiak:  Zer eskainiko diogu Bermeora datorren turistari? Herri arrantzalea bada turistek hori ikusi behar dute. Zelan lortu dezakegu?

ekonomia

Bihar barikuen Ekonomia eta Lan Mundua taldeak izango duen batzarrerako, Gaizka taldeko partehartzaileak landu eta eztabaidatzeko proposamena  egiten du eta honegaz batera doa atxekituta.

Proposamenak Hiru Zangoak

Bihar arte!

hiru

Datorren barikuen otsailaren 1ean, arratsaldeko 7:30an, Ekonomia eta Lan Mundua taldearen batzarra izango dogu Kultur Etxean. Bertan landuko dogun gai zerrenda hauxe izango da:

2013-01-09 bileraren akta

  • Aurkezpena, aktaren onarpena eta akta hartzailea zehaztea
  • Bizkaibus zerbitzuari egindako alegazioen erantzuna
  • Turismoaren gaian proposamenak zehaztea
  • Gaiaren balorazioa
  • Hurrengo gaia eta eguna zehaztea
  • Saioaren balorazioa

bizkaibus

Batzarran be taldeko Ekaitzek Gaztelugatzeko San Juan Bermeogaz lotzeko dituen ideia batzuk  aztertu eta eztabaidatuko dira. Honegaz batera doa atxikituta proposamena.

Proposamenak

san juan

Bermeon erabaki parte hartze honetan barikuen elkar ikusiko dugulakoan, har ezazu agur bero bat.

OHARRA: Datorren eguaztenean Urtarrilaren 23an Ekonomia eta Lan Mundua taldearen aurreikusita egon dan batzarra, atzeratzea erabaki dogu hurrengo Otsailaren 1ean, barikuan egiteko. Asmoa da ondo prestatzea lantzen ari garan Turismo gaia. Parkatu eragozpenak.
Kontaktuan jarraituko dogu eta egun horretarako deialdia eta materialak jasoko dozuez.

sjuan-gaztelugatxe3

 
Turismoaren gaia landu dugu Ekonomia lan-taldearen azken batzarrean, eta hurrengo batzarrerako galdera bat:
Zelan lotu Gaztelugatxe Bermeogaz?
Zelan lortu haraino doazen bisitariak gero beste nonora joan aurretik Bermeora bueltatzea?
Batzarra izango da urtarrilaren 23an,
Kultura Etxean, 19:30etik aurrera.
 
SJGaztelu_03

Datorren eguaztenean 9an, arratsaldeko 8etan, Kultur Etxean Ekonomia eta Lan Mundua taldearen batzarra izango dogu. Herriko turismoaren gaineko eztabaida eta Plan Estrategikoaren atalak lantzen jarraituko dogu. Horretarako atxikituta doa dokumentu bat.

Bestetik, Bizkaiko Foru Aldunditik jaso dogu talde honek igaz Bizkaibus zerbitzuari egindako proposamen batzuen erantzunak. Atxikituta doaz be taldeak egindako proposamen dokumentua eta BFAk bidalitako erantzunen dokumentua. Guzti hau eguazteneko batzarrean komentatuko dogu.

Bermeon erabaki parte hartze prozesu bertan elkar ikusiko dugulakoan har ezazu agur bero bat.

bizkaibus-proposamenak   Bizkaiko Foru Aldundia   Plangintzari dagokion atala

Eguazten arte! Ondo izan!

Azaroko aktea ikusteko egin klik (2012-30-11)

Ekonomia eta lan mundua azaroko akta

Ekonomia eta Lan Mundua taldearen batzarrean turismoaren gaia jorratuko dugu. Bertaratuko garenok Bermeon nolako turismoa nahi dugun eta turismoa nola bultzatu landuko dugu. Turismoaren inguruan zure ekarpenak eta iritziak eman nahi badituzu etorri batzarrera.

Bermeoko etorkizuna guztion artean marraztera gonbidatu gura zaitugu, zure kolorea ekartzea garrantzitsua baita.

Guztion iritziak beharrezkoak dira denon artean gure herria eraikitzeko: herritar, elkarte, enpresa eta udal ordezkari. Denok daukagu zer esana gure herria hobetzeko. Bakoitzak ahal duen neurrian, ekarpen guztiak dira garrantzitsuak, ahots guztiak errespetagarriak, gauza txikiak kontuan hartuta hartzen dira erabaki handiak .

AZAROAREN 30ean

Ordua: 20:00

KULTURA ETXEAN

Martxoaren 16an egin genuen lan-talde honen lehenengo batzarra.
Martxoaren 21ean egin genuen bigarrena.

Hemen lantzen ditugun gaiak: lana, komertzioak, garraioak…

Atal honetan eskegiko ditugu aktak (beherago). Udaletxean ere eskatu ahal dituzu aktak, paperean irakurtzeko, Partaidetza sailari eskatuta.

Gaiaren inguruan zure iritzia emateko, idatzi hemen behean edo orrialde honetan: facebook.com/bermeonerabaki

Hurrengo batzarra: maiatzaren 11n, kultur etxean (20:00)

1. akta – ekonomia eta lan mundua – 12.03.16

2. akta – ekonomia eta lan mundua – 12.03.21

3. akta – ekonomia eta lan mundua – 12.04.20

Utzi iruzkina