Ingurunea

Barriro gatoz zugana, Ingurune taldeko partehartzaile izanik, datorren barikuan  maiatzaren 17ean arratsaldeko 7:30an kultur etxean izango dogun batzarrera etorteko gonbidapena luzatzera.

Azken batzar honen asmoa da danon artean egin dogun Bizikidetza Araudia aurkeztea, errepaso bat egitea eta ondo baderitzogu eramatea araudi hau udaletxera, Zerbitzu Batzordera bertan aurkezteko.

Araudiaren zirriborroa

Barikuan ikusiko garalakoan, agur bero bat.

bizikidetza
 
Pertsonen kontrako portaera exhibizionistak edo xenofoboak arautu behar dira? Bide publikoan hondakinak botatea, alfonbrak jalgitea, lorontziak ureztatzea.. arautu behar dira? Guzti horiek eta beste gai asko eztabaidatu dira, orain araudia idatziko da eta hurrengo bileran lan taldeak berrikusi egingo du.
 
Ingurunea lan taldea: Bizikidetzaren udal araudia eztabaidatzen
bizi

Urtarrilaren 11n, barikuan, 19:30ean  Kultura Etxeko hitzaldi aretoan batzarra.
Bizikidetzaren udal ordenantzari buruz eztabaidatuko da. Araudi horren helburua da herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea eta Udalaren xedea da herritarren partaidetzarekin egitea.  
Interesa duten pertsona guztiak batzar horietan parte-hartzera gonbidatu ditu Udalak.

Bermeon erabaki parte hartze prozesua martxan dago eta eguazten honetan Ingurunea taldearen txanda izango da arratsaldeko 8etan Kultur Etxean.
Talde honen azken batzarrean BIZIKIDETZA ARAUDIA egiteko asmoz eztabaidatzen amaitu genuen. Araudi honek herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea da bere helburua, hau da, pertsona guztiok askatasunean garatu ahal izango doguz espazio publiko honeetan geure jarduerak: askatasunez ibili, alkartu, egon, astialdiaz gozatu, eta guzti hau gainerako pertsona guztien duintasunari eta eskubideei errespetu osoa gordez.
Eguaztenean abenduaren 12an planteamendu hau jarraituz, aurrekoan aurreratuta daukagunari segi eta eztabaida egiteko zure parte hartzea, orain arte izan dan beharrezkoa ikusten dogu eta gonbidatzen zaitugu barriro talde honen batzarrera.

Erdu eta parte hartu!

Ingurunea lantaldearen batzarrean Bermeorako bizikidetza araudiaren inguruko eztabaida egongo da. Udal ordenantzaren helburua da herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea eta hori herritarren partaidetzarekin egin nahi da. Bermeorako bizikidetzaren araudiaren inguruko hausnarketa eta zure ideien ekarpena egin nahi baduzu, etorri batzarrera.

Bermeoko etorkizuna guztion artean marraztera gonbidatu gura zaitugu, zure kolorea ekartzea garrantzitsua baita.

Guztion iritziak beharrezkoak dira denon artean gure herria eraikitzeko: herritar, elkarte, enpresa eta udal ordezkari. Denok daukagu zer esana gure herria hobetzeko. Bakoitzak ahal duen neurrian, ekarpen guztiak dira garrantzitsuak, ahots guztiak errespetagarriak, gauza txikiak kontuan hartuta hartzen dira erabaki handiak .

ABENDUAREN 12AN

Ordua: 20:00

KULTURA ETXEAN

Martxoaren 23an egin genuen lan-talde honen lehenengo batzarra.

Hemen lantzen ditugun gaiak: ekologia, trafikoa, hirigintza…

Atal honetan eskegiko ditugu aktak (beherago). Udaletxean ere eskatu ahal dituzu aktak, paperean irakurtzeko, Partaidetza sailari eskatuta.

Gaiaren inguruan zure iritzia emateko, idatzi hemen behean edo orrialde honetan: facebook.com/bermeonerabaki

Hurrengo batzarra: apirilaren 13an (barikua), 20:00etan, Kultur Etxean.

Bertan, besteak beste, honako gaiak landuko dira: hirigintza, garbitasuna eta sastar-batze selektiboa, ekologia, eskualderako plan orokorrak…

1.akta – ingurunea – 12.03.23

2. akta – ingurunea – 12.04.13

Utzi iruzkina