Lokalen jabeak, auzokideak eta gazteak batuko dira ‘LokaLeku’-ko hurrengoko batzarrean, hilaren 22an

 OHARRA: maiatzaren 29ko batzarra MAIATZAREN 28ra aurreratu da, ordu eta leku berean.

Lokaleku 3

Herriko gazte lokalen bizikidetza gida sortzeko Bermeoko Udalak LokaLeku parte hartze prozesua martxan jarri dau ‘Bermeon Erabaki’ ekimenaren barne. Helburua da gazteen lokalen erabilerarengaitik sortu ahal diran arazoak ekiditea eta, era berean, auzokide eta gazteen arteko hartu-emona sendotzea eta herriko gazteek erabiltzen dabezan lokalen egoera egokia izatea. 

Lehenengo fasean diagnostikoa egin da, bigarrenean batzarrak edo eztabaida tailerrak egingo dira eta hirugarrenean danon artean eraikitako bizikidetza gida adostu eta aurkeztu egingo da. Parte hartze prozesu honetara herritar guztiak gonbidatuta dagoz, baina, batez be, lokalak erabiltzen dabezan gazteak, lokalen auzoetako bizilagunak eta lokalen jabeak.

Bigarren fasean herritarren eritxiak eta egoera ezagutzea da helburua, besteak beste, lonjek daukien erabilera, gazteen eredu eta aisialdi aukerak eta bizilagunek lokalen fenomenoa zelan bizi daben. 

Horretarako lau batzar burutuko dira. Lehenengo hirurak burutu dira jadanik, auzokideei, lokalen jabeei eta gazteei zuzendutakoak, hain zuzen. Hurrengoko batzarra maiatzaren 22an, eguenean, izango da eta gazte, auzokide eta jabeen arteko batzarra izango da. Batzar danak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, 19:00etan.

Hirugarren fasean bizikidetza gida adostuko da. Horretarako, hiru batzar egingo dira gazte, auzokide, jabe eta udal ordezkari eta teknikariekaz. Parte hartze batzarrak maiatzaren 29an, ekainaren 5ean, eta ekainaren 12an (eguenak) izango dira Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, 19:00etan.

LokaLeku parte hartze prozesuari buruzko informazinoa zabaltzeko kartelak jarriko dira eta http://www.bermeokoudala.net, facebook.com/bermeonerabaki. Horrezaz ganera,  bermeonerabaki.wordpress.com-en horren inguruko informazino guztia lortu ahal izango da eta Gizarte eta Kultura Etxean kokatuta dagoen Gazteentzako Informazino Zerbitzura (GIZ) be jo ahal da informazinoa eske (Tel.: 94 617 91 58).

bermeonerabaki -ri buruz

Bermeon Erabaki. Herritarrok erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua.
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina