Urdaibaiko Biosfera

Microsoft PowerPoint - Kartela_BermeoUrdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria (EKEG) berritzeko partaidetza-prozesua abian jarriko da. Horrela, herritarrekin lehenengo saioa azaroaren 28an, eguenean, 17:30etatik 20:00etara izango da Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean. Saio honetara gonbidatuta zaude.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Goiko plazako lokalaren etorkizuna definitzen

bbk1Atzo egin zen Goiko plazako lokalaren (BBKren egoitza izandakoa) etorkizuna definitzeko bigarren batzarra. Herriko hainbat elkarteetako kideek eta herritarrek ere parte hartu zuten. Datorren eguaztenean, azaroaren 27an, izango da hurrengo batzarra 19:30ean.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Goiko plazako gune sozialaren etorkizuna herritarrekin definitzen

bbkGoiko plazako gune sozialaren (BBKren egoitza izandakoa) etorkizuna elkarteekin eta herritarrekin definitzeko parte hartze prozesua martxan jarri du Bermeoko Udalak, Bermeon Erabaki ekimenaren barne. Atzo egin zen lehenengo batzarra. Hurrengoak azaroaren 20an eta 27an (asteazkenak)izango dira 19:30ean.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gune sozialaren erabilera zehazteko prozesua abian jarriko dute Bermeon

BBKren egoitza izatetik herritarrentzako gune sozial izatera pasatu den Goiko Plazako lokalaren erabilera zehazteko parte-hartze prozesuari ekingo diote bihartik aurrera Bermeon. Bi solairutan 500 metro koadrotik gora duen eraikina “herri mugimendu eta boluntariotza bultzatzeko egokia” dela Udalak ondorioztatuta, izango dituen funtzio eta erabilerak definitzeko hiru batzar egingo dituzte datozen asteotan

Info +

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

BBKren erretiratuen egoitza izandakoaren etorkizuna definituko dabe Bermeon

Arana Goiri tar Sabinen enparantzan dagoen lehengo BBKren erretiratuen egoitzaren etorkizuna definitu gura dau Bermeoko Udalak eta horretarako, ‘Bermeon erabaki’ ekimenaren barruan, herritarren parte hartze prosezu barria edegiko dau laster. Izan be, datorren eguaztenean hasita, ordu eta erdi iraungo dauzen hiru batzar burutuko dabez, Goiko plazako lokalan, arratsaldeko zazpiretan. Bigarren eta hirugarren hitzorduak, hilaren 20rako eta 27rako deitu dabez
Info +

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

BBKren egoitza ohiaren etorkizuna definitzeko parte hartze prozesua abiaraziko du Bermeoko Udalak

Goiko plazako gune sozialaren (BBKren egoitza izandakoaren) etorkizuna definitu gura du Bermeoko Udalak, eta, horretarako, herritarren ideiak jaso nahi ditu. Hala, Bermeon Erabaki ekimenaren baitan, parte hartze prozesua martxan jarriko duela azaldu du. Horretarako, hiru batzar egingo dituzte, datorren eguaztenean 19:00etan hasita.
Info +

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

goikoplazan

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Goiko Plazako gune sozialaren etorkizuna definitzeko parte hartze prozesua martxan jarriko du Bermeoko Udalak

Gune soziala parte hartzeaParte hartze batzarrak azaroaren 13, 20 eta 27an izango dira eta herriko elkarte ezberdinak eta interesa duten pertsonek parte hartu ahal dute

Goiko plazako gune sozialaren (BBKren egoitza izandakoa) etorkizuna elkarteekin eta herritarrekin definitzeko parte hartze prozesua martxan jarriko du Bermeoko Udalak, Bermeon Erabaki ekimenaren barne. Horretarako, hiru batzar egingo dira lokal honetan azaroaren 13, 20 eta 27an (asteazkenak) arratsaldeko 19:30ean.

Josu Unanuek alkateordeak eta Gizarte Zerbitzu Saileko zinegotziak parte hartze prozesu honen nondik norakoak azaldu ditu gaur gune sozial honetan egindako prentsaurrekoan.

Unanuek gogoratu duenez, Bermeoko Udalak lehen BBKko egoitza izandako lokalaren kudeaketaren ardura hartu du datozen 10 urteetarako. Bere ustez, lokal hau “herri mugimendua eta boluntariotza bultzatzeko egokia” izan daiteke.

Horregatik, bere esanetan, herriko eragileei dei egin nahi die lokal honen “definizioa, helburuak eta bete beharreko funtzioak beraiekin batera zehazteko”. “Bermeoko herri mugimendu eta elkarteen beharrak eta egoera kontuan hartuta, lokal hau herri eragileentzako tresna eta baliabide izatea nahi du Udalak”, adierazi du.

Herritarren antolakuntzarako espazioa

“Herritarren antolakuntzarako espazio bat eraiki nahi dugu, lokal honen erabilera eragile ezberdinen artean adostea, eta herri mugimenduan sareak sortzea eta hauek indartzea”, nabarmendu du Unanuek. Horrela, parte hartze prozesu honetan herriko elkarte ezberdinak eta gaian interesa duten pertsonak gonbidatuta daude.

Parte hartze prozesuari dagokionez, ordu eta erdi iraungo duten hiru batzarretan egingo dela azaldu du alkateordeak. Lehenengo batzar batean, azaroaren 13an, prozesuaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta udalak gaiaren inguruan dituen helburuak zehaztuko dira.

Ondoren, Bermeoko elkarteen beharrak identifikatuko dira. Horrez gain, gune sozialaren definizio orokorra egingo da eta bere helburuak eta funtzioak zehaztuko dira.

Bigarren saioan, azaroaren 20an, gune sozialaren funtzioak definitzea eta funtzionamendua (erabilera arauak, baldintzak…) zehaztea dira helburuak. Azkenez, azaroaren 27an egingo den azken saioan gune sozialaren funtzionamendua, arauak eta baldintzak zehaztea aurreikusten da, baita ere aurreko bileretan adostutakoa berrestea eta prozesuan sortutako ondorioak argitzea eta onartzea. Josu Unanuek interesa duten elkarte eta pertsona guztiei parte hartze prozesu honetara etortzea animatu die.

Goiko plazako gune sozialaren inguruko parte hartze prozesuari buruzko informazioa zabaltzeko kartelak jarriko dira eta http://www.bermeokoudala.org, facebook.com/bermeonerabaki eta bermeonerabaki.wordpress.com-en horren inguruko informazio guztia eskuratu ahal izango da.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zarragoitxin margotze lanak egin ditu Bermeoko Udalak aparkaleku guneak antolatzeko

Zarragoitxiko auzoan margotze lanak egin ditu Bermeoko Udalak aparkaleku guneak antolatzeko helburuarekin. Lan hauek Zarragoitxiri buruz egindako parte-hartze prozesuan herritarrek eta bereziki Zarragoitxiko auzokoek adierazitako eskaerak kontuan hartuta egin ditu Udalak.

Horrela, Zarragoitxin ibilgailuentzat aparkaleku guneak margotu dira eta motorrentzat ere gune bat ere egin da. Aldi berean, aparkatzea debekatuta dauden tokiak zeintzuk diren argi gelditzeko margotze lanak egin dira. Esate baterako, Zarragoitxiko sarrera den bidean ezin izango dela aparkatu adierazteko marra horia margotu da.

Berdin gertatu da ere Askatasun Bideako enparantzako lorategiarekin. Bertan perimetro guztiaren seinaleztapena ere indartu da ibilgailuek toki honetan ez aparkatzeko xedearekin.

Horrez gain, beste era bateko margotze lanak ere egin dira, Zarragoitxiko hormak margotu eta txukundu dira auzo honen egoera eta itxura hobetzeko helburuarekin. Laban egiten zuten hainbat tokietako lirdinga kentzeko lanak ere egin dira eta hau berriro ez agertzeko mantentze lanak egiten jarraituko dute Zerbitzuetako langileek.

Irailean hasi ziren auzo honetako egoera hobetzeko lanak egiten. Horrela, egin zuten lehenengo gauza Askatasun bidea kaleko enparantza liberatzea eta lorategia berreskuratzea izan zen.

“Aldaketa hauekin gune honen egoera hobetu egin da bai bertan bizi direnentzat eta gainerako herritarrentzat ere bai ”, azaldu du Bermeoko Udaleko Zerbitzu Sailak.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

EHUko ikasleak 'Bermeon Erabaki' parte hartze prozesua ezagutzera etorri dira

EHUko ikasleak ‘Bermeon Erabaki’ parte hartze prozesua ezagutzera etorri dira

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi