Gaur (eguaztena) deialdi zabala egingo dugu! Barikuko batzarrera etortzeko gonbidapena, prentsa aurrean. Zenbat eta gehiago etorri, hobeto! Prentsaurrea, 16:00etan, Kafe Antzoki aurrean. Erdu!!!
Fitxategiak
Meta
Gaur (eguaztena) deialdi zabala egingo dugu! Barikuko batzarrera etortzeko gonbidapena, prentsa aurrean. Zenbat eta gehiago etorri, hobeto! Prentsaurrea, 16:00etan, Kafe Antzoki aurrean. Erdu!!!
Post honen bidez, batzar batera gonbidatu gura zaitugu.
Bertan prozesu bat hasiko da, herriarentzako oso inportantea.
Bermeotarron erabakiak kontuan hartzeko erramintak sortuko ditugu,
denon artean: herritar, elkarte, enpresa eta udal ordezkari.
Bermeon gauza asko hobetu ahal ditugu.
Zeuk ere badaukazu ideia bat baino gehiago, seguru.
Zenbat eta iritzi gehiago, orduan eta aberatsago.
Bakoitzak ahal duen neurrian.
Ekarpen guztiak dira garrantzitsuak.
Ahots guztiak dira errespetagarriak.
Gauza txikiak kontuan hartuta hartzen dira erabaki handiak.
Elkar entzun, iritziak elkarbanatu, soluzio errealak proposatu. Adostu.
Elkarlan moduak topatu. Auzolana bultzatu. Gogoa eta ilusioa biztu.
Prozesua ez da amaituko lehenengo batzarrean.
Apurka-apurka baina gelditu barik, bidea egiten joango gara.
Hau hasi baino ez da egin.
Abenduaren 16an ikusiko dugu elkar!
Lehenengo batzarra.
Noiz: abenduaren 16an, barikua.
Ordua: 20:00etan (ordu bi).
Non: Kafe Antzokian.